Betagarri

Komite Internazionalistak-ek 30 urte bete ditu. Azaroak 28, denok Bilbora!

Thumbnail unavailable

Amaitzear dagoen urte honetan, Komite Internazionalistak 30 urte betetzen ditu. Urte hauetan zehar KI-k, Euskal Herriko eta munduko beste hainbat lagunekin batera, sare zabal bat osatzeari ekin dio: Somototik Chiapasera, Gazatik Pragara, Rostocketik pasata, Caracas, Badgad edo La Habanan... herrien arteko elkartasuna eta borrokak zabalduz, ideien kontrabandoan, esperientzietan eta ekintzetan parte hartuz. Mundutik etxera, etxetik mundura, joan-etorriko txartel mugagabea.

Mundu berri bat eramanez gure bihotzetan, ikusiz, ikasiz, borrokatuz, aurrera eginez ailegatu gara honaino, ideiak eta tresnak berriztuz eta indartuz eraiki dugu urratsez urrats Internazionalismoaren sendotasuna.

30 urte bizitzan behin baino betetzen ez direnez, era desberdinetan abentura honetan parte hartu duten lagun guztiak batu nahi ditugu. Elkarrekin iraganari eta gaur egunari erreparatu eta motxila birkargatu, gure etorkizuna gaurdanik eraikiz aurrera egiteko. Azken finean, Internazionalismoa bere osotasunean jorratzen jarraitu nahi dugu. Guzti honengatik, azaroak 28rako Bilboko Errekalde auzoan prestatzen ari garen jai berezira gonbidatu nahi zaituztegu. Horixe dugu zita elkarrekin topo egin eta elkartasun internazionalistaren aitzindariek duela 30 urte zabaldu zuten bidezidor eder honetan aurrera egiteko.

Bilbon beste kolektiboentzako tokia izango dugu, oraingo eta aitzineko lagunak bildu, elkarrekin hitz egin, konpromisoak berretsi, elkarrekin bazkaldu eta beste hainbat ekintza izango dira egun horretan: bertsoak, tailerrak, musika: Orkresta, Betagarri eta DJ Makala....

Zain gaituzue!
Gora herrien borrokak!
Mundu berri bat daramagu bihotzean
Azaroak 28, hator gurekin ospatzera! Etorri Bilbora!
KI 30!

www.herriak.org

Syndicate content