Warning: Got a packet bigger than 'max_allowed_packet' bytes query: UPDATE cache SET data = 'a:528:{s:13:\"theme_default\";s:11:\"zen_classic\";s:13:\"filter_html_1\";i:1;s:18:\"node_options_forum\";a:1:{i:0;s:6:\"status\";}s:18:\"drupal_private_key\";s:64:\"e7614d77c718d699a5203bcdb3fbe3f38ea84741dc8034a8c49583cfb1cea88b\";s:10:\"menu_masks\";a:23:{i:0;i:125;i:1;i:62;i:2;i:61;i:3;i:60;i:4;i:59;i:5;i:58;i:6;i:57;i:7;i:56;i:8;i:31;i:9;i:30;i:10;i:29;i:11;i:28;i:12;i:24;i:13;i:21;i:14;i:15;i:15;i:14;i:16;i:11;i:17;i:7;i:18;i:6;i:19;i:5;i:20;i:3;i:21;i:2;i:22;i:1;}s:12:\"install_task\";s:4:\"done\";s:13:\"menu_expanded\";a:1:{i:0;s:10:\"navigation\";}s:9:\"site_name\";s:19:\"www.ibaizabaltb.com\";s:9:\"site_mail\";s:17:\"roberto@haiur.com\";s:23:\"user_email_verification\";i:1;s:9:\"clean_url\";s:1:\"1\";s:12:\"ins in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/includes/database.mysql.inc on line 128
Nor gara | www.ibaizabaltb.com

Nor gara

Ibaizabal Telebista herri ekimenetik sortutako egitasmo zabal, herrikoi, parte hartzaile eta dinamikoa da. Bilbok bizi duen egoera linguistikoa zein komunikatiboa aintzakotzat harturik, bete gabe zegoen hutsunea betetzera etorri gara.

Behetik gorako euskara hutsezko internetelebista herritar bat gara, eta bertatik elkartasunezko zein berdintasunezko baloreak eta mezuak bultzatuko ditugu. Gure asmoa ez da inondik inora beste komunikabideei konpetentzia egitea, are gehiago, zenbaitekin elkarleanan arituko gara.

Talde, elkarte edota kolektibo desberdinek lantzen dituzten esparruen informaziorako leiho hau zabalik dago, gure hiriaren bizitza aktiboaren bihotza baitira eta azken finean, Ibaizabal Telebistaren bideragarritasunak gu guztion kolaborazioan baitatza.

Ibaizabal Telebista Bilbotik mundura zabaltzen den hedabide xumea da, baina ziur gaude hainbat bilbotarron nahia eta desioak bertan islatzen direla, oraindik, gauza asko baitago informatzeko, kontatzeko... eta baita elkarezagutzeko ere; Bilboko euskaldunontzako erreferentzia eta tresna bihurtu nahi dugulako.

Arlo desberdinak lantzen ditugu egun Ibaizabal Telebistan (gaurkotasuna, musika, artea, salaketa, umorea...) eta zure ekarpenaz sor daitezkeen beste esparru batzuk ere landu nahiko genituzke. Eraiki dezagun denon artean herri telebista. Ateak irekita dituzu.

DIRUZ LAGUNTZEKO

ZERGATIK LAGUNDU DIRUZ IBAIZABAL TELEBISTA?

Ibaizabal telebistara heltzen den laguntza orok egitasmo honen independentzia bermatzen du.
Diru-emateak Internetelebista honek jasaten dituen gastuetaz arduratzeko, baliabideak hobetzeko eta egitasmoa aurrera atera ahal izateko dira. Inola ere ez aberastu edo bertatik probetxua ateratzeko.

Borondatezko diru emate oro asko eskertzen dugu izan ere:
• Gure zerbitzaria indartzen laguntzen digu eta horrela, zerbitzu gehiago eta hobea eman dezakegu, eta baita jende gehiagorengana heltzeko aukera izan ere.
• Presio eta galgarik gabe hazten jarraitzen uzten digu.
• Elkarlana eta partehartzea bultzatu nahi duen toki erabilgarri bat mantendu nahi dugu. Besteek esandakoa jasotzeko eta baita zurea entzun eta ikustea posible izango den gune bat.

Gogora ezazu lagun! Ez duzu zertan donazio bat egin beharrik IBAIZABALTBn parte hartu ahal izateko.
Diru-ematea, borondatezkoa da.
Horretarako, Pay-Pal sistemaren bidez egin dezakezu, kreditu txartela erabiliz eskubiko eskari-orria betez. (Aldi bakoitzean behin kobratzen du. Laguntza maiztasun zehatz batekin eman nahi izatekotan jarri gurekin harremanetan)
Eskerrik asko aldez aurretik.