Warning: Got a packet bigger than 'max_allowed_packet' bytes query: UPDATE cache SET data = 'a:528:{s:13:\"theme_default\";s:11:\"zen_classic\";s:13:\"filter_html_1\";i:1;s:18:\"node_options_forum\";a:1:{i:0;s:6:\"status\";}s:18:\"drupal_private_key\";s:64:\"e7614d77c718d699a5203bcdb3fbe3f38ea84741dc8034a8c49583cfb1cea88b\";s:10:\"menu_masks\";a:23:{i:0;i:125;i:1;i:62;i:2;i:61;i:3;i:60;i:4;i:59;i:5;i:58;i:6;i:57;i:7;i:56;i:8;i:31;i:9;i:30;i:10;i:29;i:11;i:28;i:12;i:24;i:13;i:21;i:14;i:15;i:15;i:14;i:16;i:11;i:17;i:7;i:18;i:6;i:19;i:5;i:20;i:3;i:21;i:2;i:22;i:1;}s:12:\"install_task\";s:4:\"done\";s:13:\"menu_expanded\";a:1:{i:0;s:10:\"navigation\";}s:9:\"site_name\";s:19:\"www.ibaizabaltb.com\";s:9:\"site_mail\";s:17:\"roberto@haiur.com\";s:23:\"user_email_verification\";i:1;s:9:\"clean_url\";s:1:\"1\";s:12:\"ins in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/includes/database.mysql.inc on line 128
Hurrengo Jarduerak | www.ibaizabaltb.com

Capsula + Eureka Hot 4

Data: 2009-06-19
Ordua: 21:30TAN.
Bilboko Kafe Antzokian
Abando

Capsula + Eureka Hot 4
Aurresalmenta: 10,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records, Muga). Txarteldegian: 12,00 e.
Momentuko euskal rock talderik erakargarrienak elkarrekin zuzenean ikusteko aukera, hurrenez hurren, euren lan berriak aurkeztuz:Capsula eta Eureka Hot 4.

ERROMO KANTUKETAN

Data: 2009-06-19
Santa Eugenia plazan
Erromo

Datorren ostiralean, Getxoko Erromoko Santa Eugenia plazan Kantuketan. Karaoke Interkulturala.
Munduko gastronomia, jaia, dantza eta giro aparta!

BERTSO AFARIA SANTURTZIN

Data: 2009-06-20
Santurtzin

Santurtzin bertso-afaria, Unai Iturriaga eta Andoni Egañarekin.

PERUKO INDIGENEN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Data: 2009-06-20
Ordua: arratsaldeko 18:00tan.
Plaza zirkularrean
Abando
Bilbo

Manifestazio honen helburua Peruko Gobernuak Amazoniako indigenen aurka azken egunetan egin duen sarraskia salatzea da.

MUNDUKO ARROZAK

Data: 2009-06-20
Ordua: Egun osoan zehar
Mariaren bihotza plaza
San Francisco
Bilbo zaharra
Bilbo

Toki ezberdinetako erara prestaturiko arrozarekin egiten den bazkari herrikoia.
Lagun taldeek izena eman dezatela hemen:

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinadorak beste zenbait talde eta lagunekin bat hartuta, honoko hau proposatzen dizue: gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapenean, kulturen arteko eta jai giroko gastronomi lehiaketan parte har dezazuen. Gertakizuna, ekainak 20, San Frantzisko kaleko Mariaren Bihotza Plazan ospatuko da.

Antolatzaileen esku geratzen da herri bazkarirako mahaiak eta aulkiak jartzea. Aurreko urtean izan zuen arrakasta ikusita, gutxi gorabehera zenbatek hartuko duen parte aurretik jakin nahiko genuke; baita lehiaketan parte hartu nahi duten taldeak ere. Horretarako, eman zuen izena ahalik eta azkarren honoko helbidera: mundukoarrozak@yahoo.es

Helbide honetara bidali behar duzue taldearen izena, zenbat izango zareten, zein den kontaktuaren izena eta bere tfno zenbakia edo helbide elektronikoa.

KALEAK OKUPATU ETA BERRESKURATU
INTERKULTURALITATEA ETA ANIZTASUNA OSPATU

EGITARAUA 2009ko MUNDUKO ARROZAK Ekainak 20

Mariaren Bihotza Plazan - BILBO

10,00etan: MUNDUKO ARROZAK lehiaketan IZEN EMATEA.

11,00etan: HAURRENTZAKO TAILLERRAK.
ARROZEN PRESTAKETA plazan.
Zenbait taldek plaza girotuko dute.

11etatik - 14etara: MUNDUKO ARROZAK Irrati saioa zuzenean Bilboko TAS-TAS irratiaren eskutik (97.0 Fm Bizkaian).

12,00etan: SANFRAN KORUEk abestuko du auzoko kaleetan zehar.

13,00etan: KALEJIRA auzoko kaleetatik SAMBASKAO (Sanba Reggae) eta KANDOMBIANDO (Euskadi ? Uruguay etxea) taldeekin

13,30etan: ARROZEN DASTAKETA.

14,30etan: HERRI BAZKARIA

DANTZAK

15,00etan: Ekialdeko dantzak: RAKS AL HAIA dantza konpainia
Tribal dantzak: BASTET TRIBAL GROUP
Ekuatore Gineako dantzak: ELKARTU
Reggeaton dantzak (auzoko neska gazteak)

KONTZERTUAK

16,00etan: YUNFA JAZZTET (Jazz ? Blues)
16,30etan: PASAJERO SIN BILLETE ( Errunba ? Flamenko)
17,00etan: BRASILDAR FUSIOA
17,30etan: BLUES RATS
18,00etan: HARRY BIRD (Arabiar abestiak)
18,30etan: RAP - ENEKO
19,00etan: BASKAF (Dantzatzeko afrikar musika)

Atsedenaldietan denok dantzatzera BALAKULANYA perkusio taldearekin

MUSIKAREN EGUNA

Data: 2009-06-19 - 2009-06-21
Hiri osoan zehar

Musikaren Eguna.
Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Europako ehunka hiritan legez, Bilbo musika estilo guztietako emanaldiekin pil-pilean egongo da uriko hainbat txokotan, ekainaren 19tik 21era.

SAN JUAN JAIAK

Data: 2009-06-20 - 2009-06-21
hainbat auzo eta herritan

Asteburuan, San Juan jaiak hasiko dira Bizkaiko hainbat herri eta auzoetan Leioan, Sondikan, Muskizen, Gorozikan, Otxarkoagan, Etxebarrin....

EUSKAL SELEKZIOEN ALDEKO X. LASTERKETA

Data: 2009-06-21
Ordua: 10,30tan haurrak. 11etan helduak.
Uribitarte pasealekuan
Bilbo

ESAIT-ek antolatuko lasterketa.
informazio gehiago: www.esait.org/

ZARAMA-REN KONTZERTUA MAULEN

Data: 2009-06-27
Ordua: 20:00TAN
Mauleko gaztelüan
Maule

ZARAMA birziklatuaren kontzertua.
10€ sarrera.

MUNGIAKO GAZTE EGUNA

Data: 2009-06-27
Ordua: 15:00tatik aurrera.
Ferialean
Mungia

15:00tatik aurrera.
Bazkaria, poteoa, bertsolariak, justuri bano (kale animazioa),

22:00tan.
Auskalo non (erromerie)
Bertan bera
Neguri gorriak