NEKAZARITZA ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA

Data: 2009-05-24
Ordua: Egun osoan zehar.
Mañaria

Nekazaritza, eskulangintza eta abeltzaintza azoka.
Elikagaigintzako XIII. lehiaketa.
Eskulanen erakusketa eta salmenta.
Euskal Herriko "azpigorri" ahuntzaren XI. monografikoa.

ZIENTZIA DIBERTIGARRIA: Magia magnetikoa

Data: 2009-05-25
Ordua: 18:00tan.
San Adriango Liburutegia
Bilbo

ZIENTZIA DIBERTIGARRIA: Magia magnetikoa.

BUFF! (Basque Underground Film Festibala)

Data: 2009-05-26
Ordua: 20.30
Kafe Antzokia
Bilbo

Doako sarrera. Eserita eta aulkiekin.

BUFF! (Basque Underground Film Festibala)
“Ni izan ezik” (Jon Khoreano)
“Bankuaren lapurreta”
“Lookin’ for Mr. X”
SEXmetraiako irabazleak
"Topeka"
Poema baten irakurraldia Euskal Herrian
Klipak
Tailerrak

www.jonkhoreano.com

LAGUN ARTEAN KANTARI

Data: 2009-05-27
Ordua: 19:30tan.
Kafe Antzokian
Bilbo

Kantuan egiteko Zenbat Garak antolatzen duen saio irekia da Lagun Artean Kantari, Anje Duhalderen laguntzarekin gaurko eta lehengo kanta euskaldunak berreskuratuz.
Helburua lagunarteko ostatu giro informalean kanta zahar eta berriok ikastea eta kantatzea da.
Sarrera doan.

IPUIN KONTAKETAK: Marilo Betilo

Data: 2009-05-27
Ordua: 18.00tan.
Deustuko Liburutegia
Lehendakari Agirre, 24
Deustu

IPUIN KONTAKETAK: Marilo Betilo.

BERTSO SAIOA LEIOAN

Data: 2009-05-27
Leioa

Asteazkenean Leioan, bertso-saioa Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Julio Sotorekin.

BIZKAIKO ESKOLARTEKO XXVI. BERTSOLARI TXAPELKETA

Data: 2009-05-26 - 2009-05-28
Bermeon, Markina-Xemeinen eta Ondarroan

Astearte, asteazken eta ostegunean, Bermeon, Markina-Xemeinen eta Ondarroan Bizkaiko eskolarteko XXVI. bertsolari txapelketa, Bat-bateko 17 eta 18 urte artekoen kanporaketa;

LAIKOTASUNAREN ALDEKO EKITALDIAK

Data: 2009-05-28
Ordua: 19:00tan
Santutxutik Zazpi Kaleetaraino eta
Amezagako Batzar Nagusietan
Bilbo

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak antolatuta, Laikotasunaren aldeko Plataformak bi ekitaldi ditu egun hauetako: alde batetik, pasa den larunbatean egindako "Laikotasunaren aldeko trena”, Gizarte eta eskola laikoaren aldeko aldarrikapena, Santutxu auzotik 7 Kaleetako Arriaga plazaraino.
Bestetik, “Erlijioa eskoletan?” Ekintza hau hurrengo maiatzaren 28an arratsaldeko 19etan Hurtado de Amezagako Batzar Nagusietako Aretoan izango da.
Ondoko hauek parte hartuko dute: Erlijioa Kurrikulumetik kanpo egotearen alde Bizkaiko Emakume Asanbladako eta Eliza Garako kide bana, eta Erelgune eta Bagara barruan jarraitzearen alde Bagarako eta Erelguneko beste kide bana. Moderatzailea: Mariano Ferrer kazetaria.

Itsasoaren Alaba (Dokumentala)

Data: 2009-05-28
Ordua: 19.30
Villamonte kultur etxea
Algorta
Getxo

Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” hil zuen: bere aita.

Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

Ekitaldian bertan, GITE-IPESeko jardueren gaineko azalpen batzuk eta laburmetraiaren nondik norakoak emateaz gain, 2009ko Julio Araluze beka berria aurkeztuko dugu.

Julio Araluze bekarako lanak urte osoan zehar jasotzen badugu ere; martxoaren azken egunean ixten dugu epea eta handik egun gutxira ebazten dugu.

Arte Eder Museoa (bisita gidatua euskaraz)

Data: 2009-05-28
Ordua: 18:30etan Museo sarreran izena emateko www.berbaizu.org (arte ederrak)
Arte Eder Museoa
Museoko Enparantza 2,
944 396 060‎
Bilbo
P.K. 48011
Tlf. 944 396 060‎