Musika

Kontzertua: inserta - La iguana aretoa gasteiz

Data: 2010-02-27
Ordua: 21:00
LA IGUANA
correria 94
gasteiz

Inserta taldearen kontzertua la iguana klub aretoan
otsailak 27 larunbata, iluntzeko 21:00tan.

informazio gehiago: http://www.inserta.org - http://www.myspace.com/inserta

Ruper Ordorikaren kontzertua

Data: 2010-03-05
Ordua: gaueko 21.30etan.
Bilboko Kafe Antzokia
Done Bikendi 2
Bilbo

Lagun Artean Kantari

Data: 2010-01-20
Ordua: 20.00 tan.
Kafe Antzokian
Bilbo

Sarrera doan

Kantuan egiteko Zenbat Garak antolatzen duen saio irekia da Lagun Artean Kantari, Anje Duhalderen laguntzarekin gaurko eta lehengo kanta euskaldunak berreskuratuz. Helburua lagunarteko ostatu giro informalean kanta zahar eta berriok ikastea eta kantatzea da.

The Uski's + Etxe

Data: 2010-01-16
Ordua: 22.30
Ondarroako Kafe Antzokia
Ondarroa

Lehenengo Itxosun zarati diskoaren ostean, The Uski's taldearen bigarrena etorri zen, Barikun goiburukoa. The Uski's taldearen rock and rollerako joera areagotu egin da. Gitarrek distortsio puntu handiagoa dute, pittin bat gogorragoak dira, baina beti 60 eta 70eko hamarkadetako Amerikako soinuetan iltzaturik dituzte begiak: rock and rolla, r&b, beltzen ekarpenak, blues ukituak, rockabillya, haize tresnak kanturen batean, soul zertzeladak a capella egindako kantuan& Horren guztiaren emaitza dantzarako, festarako eta alaitasunerako disko bat da..

Bestalde, Berrizko EtxE bakarlaria izango dugu, bere Heldu eskutik disko berriarekin. Berak ekoitzi zuen 2005ean sei kantuko bere lehenengo maketa. Ondoren Bidea eginez diskoa etorri zen.

Primital

Data: 2010-01-16
Ordua: 21.30 etan.
Kafe Antzokian
Bilbo

Primital ez da ohiko talde bat, beren zuzenekoak kontzertu-espektakulu bat dira, funk-rock ikutuko opera bat, non eta beste unibertso musikal batzuekin bat egiten duen, kasuan kasu, pop, jazz eta musika elektronikoarekin. Primital taldeak egiten duena gauza bakarra da, sei musikariek bat egiten dute partehartzean, bakoitzarekin ahotsekin koruak eginez, polifoniak sortuaz eta opera baten mailara igotzen diren ahotsen erabilerarekin. Letrak eta koruak hitzek eta soinuek daukaten texturetan oinarritzen dira, entzuleari haratago eramateko balio dutenak. Primital taldeak dakarren ikuskizuna modernoa da, dinamikoa eta entzulegoa harrituta uzten duena. Taldea Santi Ibarretxek sortu zuen eta bertan Luismi Balandrón baxujole aurkitzen dugu, Antonio Vegarekin aritutakoa. Antoni Vega berak ere parte hartu zuen "Primital Bells" disko berri honetan, taldearen bigarrena, bertan "Conversations with my Belly" kantua ingelesez abestuz. Besteak beste Carmen Paris, Hevia edota Antonio Serrano moduko musikariek ere parte hartu dute Santi Ibarretxeren abentura berri honetan.

The Bottle Rockets + Crank County Daredevils

Data: 2010-01-15
Ordua: 21.30etan.
Kafe Antzokian
Bilbo

Errepideko rock amerikarra adierazten duen taldea dugu The Bottle Rockets, nonbait Neil Young, ZZ Top eta Lynyrd Skynyrd artean koka ditzakegu. 90eko hamarkadan sortuak, erraietatik hasitako rock'n'rolla aldarrikatzen duen taldea da. Beste batzuk bidean geratu arren beraiek aurrera jarraitu zuten. The Bottle Rockets taldeak hasieratik lortu du eszena horretan irautea eta baita gailentzea ere; urteen joan etorrian jarraitzaile ugari lortu ditu. Beren musikan country, americana, power pop eta rock'n'roll doinuak aditzen ditugu, Brian Henneman musikariak gidatzen duen taldeak rock klasikotik edaten du, kasuan kasu, Neil Young, ZZ Top, Lynyrd Skynyrd, edota Beatles moduko taldeen eragina nabaria da beraien abestietan. "Brand New Year", "Soings of Sahma" edota "Blue Sky" moduko disko esanguratsuak plazaratu dituzte. Orain dela urte batzuk Gasteizko "Azkena Rock" jaialdian ere izan ziren zuzenean. Oraingoan aretoetara bueltatzen dira “Lean Forward” (2009, Yep Roc Records) diskoa aurkeztera.

AEBetako musika adituen iritziz Crank County Daredevils taldea, Mötley Crüeren oinordeko zuzenak dira, Guns n' Rosesen pareko. Ipar Carolinako Ashville hirian sortuak, taldeak 2004ean plazaratzen du bere estreineko diskoa izango zen "Kings Of Sleaze", Atlantako 2 High Studioetan soilik bi egunetan grabaturiko lana. "Metal Edge" aldizkariak urteko disko bezela aukeratu zuen "Kings Of Sleaze" eta bertan 80ko hamarkada bukaerako rock'n'rollaren ezaugarri nabarmenenak azaltzen dira.

Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, info@noiseontour.com Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , Power records, Discos Bolan, Bar Muga, Ticketmaster ). Txarteldegian: 20,00 €

SANTUTXU DANTZARI

Data: 2009-12-18
Ordua: Arrastiko 20.00etatik aurrera Bastida plazan.
Bastida plazan
Karmelo metro irteeratik gertu
Santutxu
Bilbo

gaiteroak, txistulariak, albokariak, irrintzilariak, santutxuko boz lirainak, dantzariak...

GU GIRA

Data: 2009-12-04
Lonbo aretoa
Arrigorriaga

URKO + GONTZAL MENDIBIL + TXOMIN ARTOLA GORKA KNÖRR + NIKO ETXART

Sorkun

Data: 2009-12-02
Ordua: 21:00
Bilborock aretoan
Bilbo

Inserta + Ya te digo + Los Brebes

Data: 2009-11-07
Ordua: 21:30
Arkerbeltz gaztetxea - http://www.myspace.com/akerbeltzgaztetxie
Sarrera doan
Markina

Kontzertua:
Inserta, Ya te digo eta Los brebes taldeen kontzetua.
Akerbeltz gaztexea - Markina
doan.

informazio gehiago:

http://www.inserta.org
http://www.myspace.com/inserta
http://www.myspace.com/yatedigo
http://www.myspace.com/losbrebes

Syndicate content