Warning: Got a packet bigger than 'max_allowed_packet' bytes query: UPDATE cache SET data = 'a:528:{s:13:\"theme_default\";s:11:\"zen_classic\";s:13:\"filter_html_1\";i:1;s:18:\"node_options_forum\";a:1:{i:0;s:6:\"status\";}s:18:\"drupal_private_key\";s:64:\"e7614d77c718d699a5203bcdb3fbe3f38ea84741dc8034a8c49583cfb1cea88b\";s:10:\"menu_masks\";a:23:{i:0;i:125;i:1;i:62;i:2;i:61;i:3;i:60;i:4;i:59;i:5;i:58;i:6;i:57;i:7;i:56;i:8;i:31;i:9;i:30;i:10;i:29;i:11;i:28;i:12;i:24;i:13;i:21;i:14;i:15;i:15;i:14;i:16;i:11;i:17;i:7;i:18;i:6;i:19;i:5;i:20;i:3;i:21;i:2;i:22;i:1;}s:12:\"install_task\";s:4:\"done\";s:13:\"menu_expanded\";a:1:{i:0;s:10:\"navigation\";}s:9:\"site_name\";s:19:\"www.ibaizabaltb.com\";s:9:\"site_mail\";s:17:\"roberto@haiur.com\";s:23:\"user_email_verification\";i:1;s:9:\"clean_url\";s:1:\"1\";s:12:\"ins in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/includes/database.mysql.inc on line 128
Erakusketak | www.ibaizabaltb.com

Erakusketak

WELCOME erakusketa

Data: 2010-05-17 - 2010-05-23
San Franzisko Hiri Gunean.
Bilbo
Tlf. 944049550 / 946552944

Erakusketa honen bidez, Bakea eta Duintasuna elkarteak eta “Biladi” Palestinar Kultura Zentruak herri palestinarraren errealitatea hurbildu nahi dute bizkaiko herritarrei.

Informazio gehiago edota argazkiren bat behar baduzue investigacion@palestinainfo.org helbidera idatzi.

MARTXOAK 8 erakusketa

Data: 2010-03-08 - 2010-03-22
Txakurtto Taberna
Txakur kalean
Zazpi kaleak

Martxoak 8 egunaren inguruko erakusketa.

INFO+:
http://txakurtto.netne.net/

Blues erakusketa, Bilboko Itsas Museoan

Data: 2009-12-01 - 2010-01-31
Ordua: Asteartetik igandera: 10:00-20:00 Astelehenetan itxita
Bilboko Itsas Museoa
Bilbo

Blues deritzon erakusketak Carlos Villoch Bilboko argazkilariaren 70 irudi ikusgarri bilduko ditu 2010eko urtarrilaren 31ra bitartean. Informatikari lana utzi ostean Karibera joan zen Villoch, bertan urpekaritza irakasle gisa aritzeko. Ondoren, urpeko igeriketa irakasle eta argazkilari bezala ere aritu izan da, nazioartean hainbat sari eskuratuz. Itsasoen suntsiketak eragiten duen gogo-aldarteari eta ozeanoen kolore desberdinei zor die izena erakusketak.

Itsas munduaren edertasuna eta egoera erakusten digu Blues argazki-bildumak. Ozeanoen gaur egungo arazoak ezagutaraztea eta hiritarrak gai horren inguruan kontzientziatzea du xede nagusi. Bost ataletan dago banatuta Blues: “Bizkaiko Golkoa”, “Urdinean”, “Uharria”, “Pezioak” eta “Bidaia”. Itsaspean argazkiak egiteko kamerak ikusteko eta bestelako jardueretan (hala nola hitzaldiak eta proiekzioak) parte hartzeko parada ere izango da.

http://www.museomaritimobilbao.org/

Talde erakusketa EPELDE & MARDARAS arte galerian

Data: 2009-12-01 - 2010-01-09
Ordua: 11,30-13,30 / 17,00-20,00 (zapatu eta jaiegunak izan ezik)
Epelde & Mardaras arte galeria
jardines, 10 - 3.ezk
emaila: galeria@epelde-mardaras.com
Bilbo
P.K. 48005
Tlf. 656 701 729 / 944 153 998

Talde erakusketa honetan artista hauen lanak ikusgai izango dira:

Javier Egaña
Ramón Zuriarrain
Gonzalo Jauregi
José Luis Zumeta
Fito Ramírez Escudero
Joseba Eskubi
Ramón Pérez
Rafael de Diego
Juan Chillida

INFO+ :
weba: http://www.epelde-mardaras.com
bloga: http://epeldeymardaras.blogspot.com

Peter Friedl-en ERAKUSKETA

Data: 2010-03-04 - 2010-06-06
Rekalde aretoa
Rekalde zumarkalea,30
Bilbo
Tlf. +34 94 4068755

Komisarioa: Leire Vergara

Peter Friedl (Oberneukirchen, Austria, 1960) arte-kritikaria, idazlea, artista eta diseinatzailea da. Berlinen bizi da, eta bertan lan egiten du.

rekalde aretoko erakusketan, Friedl-ek egindako azken filmak eta hainbat argazki-sail egongo dira ikusgai. Gainera, artistak erakusketa honetarako berariaz egin duen film berria aurkeztuko du. Azken film horren izena Bilbao Song da, Bertolt Bretch-en poemaren izenburuari egiten dio aipamena, eta soinu-banda gisa erabiltzen den musika Kurt Weill-ena da.

Peter Friedl-en lanak antzezpenaren baldintzak eta generoak ikertzen ditu; eta, besteak beste, erakusketa hauetan egon da ikusgai: Documenta X (1997) eta Documenta XII (2007) erakusketetan, Veneziako Bienalaren 48. edizioan (1999), Berlingo Bienalaren 3. edizioan (2004) eta Sevillako Arte Garaikideari buruzko Nazioarteko 2. Bienalean (2006).

2006. urtean, Bartzelonako Museu d’Art Contemporani museoak (MACBA-k) atzera begirako erakusketa oso bat antolatu zuen. Bestalde, 2008. urtean, Vincent Award sari ospetsurako izendatu zuten artista austriarra, eta, era berean, erakusketa bat jarri zuten Amsterdameko Stedelijk Museum-en.

Springfield. Arancha Goyenecheren erakusketa

Data: 2009-12-18 - 2009-12-31
Espacio Marzana
ML/ MARTZANA 5
espaciomarzana@yahoo.net
Bilbo
Tlf. 94.416.75.80

Noren Esku? erakusketa

Data: 2009-12-18 - 2009-12-31
Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco kalea
Bilbo

Giza eskubideak historian zehar.

Abigail Lazkoz Aparteko Makinak erakusketa

Data: 2009-12-18 - 2010-01-31
Rekalde aretoan
Rekalde zumarkalea,30
Bilbo
Tlf. +34 94 4068755

Abigail Lazkoz
Aparteko makinak

Komisarioa: Leire Vergara

2009ko urriaren 8tik, rekalde aretoak Abigail Lazkoz artista bilbotarraren bakarkako erakusketa aurkezten du. Lazkoz-ek zuri eta beltzezko marrazki monumentaletan oinarritutako berariazko instalazioa diseinatu du zeinean, hormetan zein berezko euskarrian egindako marrazkiak, garapen horizontal eta bertikaldun egiturekin zabaltzen dira espazioan zehar, gerra eta hondamendiaren metaforak balira. Itxuraz erraza den trazuarekin eta eszenografia erraldoiak eraikiz, ikuslea gaur egun bizi duen errealitatearen alde bateri buruzko gogoetan murgiltzen du.

Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) Gure Artea 2004 sariaren irabazlea izan da, nazioarteko arte bienaletan parte hartu du eta nazioko zein nazioarteko aretoetan erakusketak egin ditu. Oraintsu Leongo Musac-en eta Bilboko Guggenheim Museoan izan ditu erakusketak eta New York-eko PS1-MOMAk antolatutako Greater New York erakusketarako aukeratua izan da.

Erakusketa dela eta, rekalde aretoak Abigail Lazkozen ekoizpen berria bilduko duen katalogoa argitaratuko du. Aleak lan berri honen sormen garapena dokumentatuko du, Iria Candela idazlearen testu zabala eta erakusketaren komisarioa den Leire Vergara eta artistaren arteko elkarrizketarekin. Liburuaren diseinua Albert Folch Studio-ren esku izango da.

JAVI SOTOREN erakusketa

Data: 2009-12-18 - 2010-01-31
Rekalde aretoan
Bilbo

"Euforias y Demonias" izeneko erakusketa.

rekalde aretoko Kabinete Abstraktuak Javier Soto asturiar artista gaztearen instalazio berria aurkezten du. Bere lanak, marrazkia, mihise gaineko pintura edota murala bezalako formatu anitzetatik hausnartzen du lengoaia piktorikoa. Leire Vergarak komisariatutako erakusketak artistaren lan sail berriak erakusten ditu.

rekalde aretoak, Antonio Ballester-ekin izandako elkarrizketaren bitartez, Javier Soto-ren lana eta ibilbidearen informazio zehatza eskaintzen duen 44 orrialdetako liburuxka argitaratu du. Liburuxka erakusketa garaian zehar doan eskuratu ahal da.

"Afrikako alabak" argazki erakusketa

Data: 2009-11-19
Ordua: Egun osoan zehar
Txiriboga taberna
Andra Mari kalea
Bilbo

Mikel Arredondok Afrikan zehar egindako bidaian jasotako zenbait emakumezkoren erretratuak.

Syndicate content