Deialdiak

Plaza beltza kulturguneak urte bat beteko dau.

Data: 2010-11-26 - 2010-11-27

Hile honetan, kulturgunearen lehenengo urteurrena ospatzera goaz. Ekimen ugari antolatu doguz, gure herriko kaleak hartzeko eta urtean zehar egiten dogun lana plazaratzeko asmoarekin. Norbaitek esan zuen bezala, KALEA GUREA DA! anima zaitezte.

Egitaraua

Barikua 26 - 19.00etan bizikletada koloretsua herritik zehar "AUTOGESTIOAREN ALDE. INDEPENDENTZIA OSOA" lelopean, pb kulturgunetik abiatuta.

21.00etan afaria, sopelako sekeko gaztetxean. Plaza beltzako obretan ibilitakoei, txosnako txandalariei, euren liburuak herriagaz banatu dituztenei, bazkideei, kontsumo taldekoei, proposamenak ekarri eta ekimenak antolatzen dituztenei,...moduren baten honen parte diren guztioi, omenaldia izango da. Tiketak, kulturgunean egongo dira salgai 5€tan.

Zapatua 27 - 11.00etatik aurrera, taldeen arteko mural lehiaketa. Herria apaintzen.

12.00etatik eta egun osoan zehar kolektibo eta banatzaileen azokatxua. Besteak beste bilboguneko hainbat talde gerturatuko dira.

18.00etan kantautorea.

19.30tan poteoa musikala albokariekaz.

21.00etan KONTZERTUAK:
- ATADXS A NADA
- ODOLAZ BLAI
- J IRATZAR
Larrabasterrako urgitxeta plazan.

ONDO PASA!!

Kalea guztiona da

Data: 2010-06-26
Ordua: 11.30
Areatza
Bilbo

11.30etan musika
12.30etan kometak
13.00ean musukada masiboak

Honetaz gain top manta, bizikletak, patinak, malabaristak...

Sinadura bilketa goiz osoan zehar

AHTrik ez! Nazio manifestaldia BILBON

Data: 2010-06-19 - 2010-06-20
Ordua: 17.30etan.
Jesusen bihotzean
Bilbo

AHTaren aurkako Asanbladak Bilbon ekainaren 19an burutuko den manifestaziorako deialdia zabaltzen du.
Halaber, Bilbo Zaharrean hainbat ekitaldi prestatu ditu egun berean, Bilbo Zaharreko Gazte Asanblada eta gazte mugimenduarekin batera:

13:00etan bizikleta martxa, Bilboko proiektu txikitzaileak ezagutzeko.
14:30etan, bazkari herrikoia, eta ostean manifara!
Manifa bukatutakoan, triki-poteoa hasiko da 20:00etan Bilbiko plazara iristeko.
21:00etan, kantautorea.

http://sindominio.net/ahtez/?q=eu/node/3710

Kartela gustatzen bazaizu inprimitu eta jarri ezazu hormetan.
Erresoluzio egokia dauka 1024x724 px http://farm2.static.flickr.com/1268/4666098515_24484cd47c_b.jpg

AHTrik ez! Nazio manifestaldia

Data: 2010-06-19
Ordua: 17.30

Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak, AHT GELDITU! Elkarlanak, ekainak 19rako nazio manifestazioa deitzen du Bilbon. “EL TAV YA NOS ESTA HIPOTECANDO, AHT GELDITU!” lemapean burutuko den nazio mailako manifestaldi hau, arratsaldeko 17:30etan irtengo da Bilboko Bihotz Sakratu plazatik aurrekontu publikoetatik AHTaren lanek suposatzen duten diru xahuketa eta beronek dakarkigun hipoteca larria salatzeko, azpiegitura erraldoi honen eraikitzeak jendartean eragiten duen errefusatzearekin batera dituen eragin ekologiko, ekonomiko eta sozialengatik.

Info+
http://www.ahtgelditu.org/blog/albiste-orokorrak/2010/05/28/ekainak-19-b...

Udalbiltzaren alde

Data: 2010-06-04
Ordua: 12.00
Plaza Zirkularra
Bilbo

Aurki hasiko den epaiketaren aurrean Udalbiltzaren aurkako auzia salatzeko eta elkartasuna adierazteko kontzentrazio irekia egingo da ostiral eguerdian.

Palestinaren alde eta Israelen aurka

Data: 2010-06-04
Ordua: 19.00
Udaletxe aurrean
Bilbo

Berriro ere kalera aterako gara Israelek askatasunaren flotillaren aurka eginiko sarraskia salatzeko. Berriro ere kalean, Israelgo estatu sionistari ohiukatuko diogu Gazaren gaineko blokeoa bertan behera utzi eta nazioarteko legedia bete dezan. Etengabeko eraso hauen aurrean, Israeldar estatu sionistaren adierazpen ororen aurkako boikotaren hautua egiten dugu, maila akademiko, politiko, ekonomiko edota beste guztietan. Ixilik eta eserita ez geratzeko deia zabaltzen dugu, isiltasunarekin sarraskia ez babestekoa.

Balzolaren aurkako kontzentrazioa

Data: 2010-05-25
Ordua: Asteartearekin, 11:00etan.
Sabino Arana kalea, 20
San mameseko metro geltokian
Bilbo

Balzolaren aurkako kontzentrazioa
Zornotzan baserri bat okupatu zuten AHTren aurkako hainbat ekintzailek maiatzaren 17an.
Baserri hori Amorebieta-Amorebieta tramoan dago, eta erantzuleen artean Balzola taldea aurki dezakegu.
Beraz, Balzolaren aurka kontzentrazioa deitzen du AHTaren aurkako Asanbladak maiatzaren 25ean, asteartearekin, goizeko 11etan enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean (Sabino Arana kalea, 20).
Amaren etxea zutunik! Txikizioa gelditu!

AHTaren aurkako Asanblada

MANIFESTAZIOA

Data: 2010-05-23
Ordua: 12.00
Plaza eliptikoa
Bilbo

Kalea guztiona da, goza dezagun libreki. Espazio publikoaren erabilerarako udal arautegia salatzeko deialdia. Bilboko 60tik gora elkartek sinatzen dute manifestua.

Info +

http://kaleakaske.blogspot.com/

MANIFESTAZIOA AMAREN ETXEA ZUTUNIK, AHT-RIK EZ!

Data: 2010-05-22
Ordua: ZAPATUA, 13:00ETAN
ERREFERENDUM PLAZAN.
Zornotza

Zornotza inguruen jada ikusten gabiz AHtaren obrek eragiten dabezan triskantzak. Jada, Montorran, San Antonion eta Kortederran hasi dira biaduktuaren zutabeak eraikitzen.
Era berien, Bernagoitia, Ixerango, San Antonio etabarreko tunelen sarrera-irteerak ikusi ahal doguz. Hainbat hondakindegi eraiki dabez, eta, esate baterako, Montorrakoa, dagoeneko ia beteta dago. Kamioien eta makinen joan-etorria etengabea da eta auzokideentzat hau dana jasanezina bihurtzen dabil.

Lurraren aurkako eraso bortitz honen aurrean ez gara inuxenteak eta badakigu proiektu handi hau geratzea gaitza izango dala, baina etxe honetan ahalik eta gehiena eutsiko deutsagu geureari. Eta Aht-aren kontra zagozien danei ekintza honetan parte hartu deizuen gonbidatzen zaituegu. Bide batez, deialdi zabala egiten dogu egunotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko.

“BORROKATZEN BADOZU GALDU EIN ZEINKE, BORROKATU EZEAN GALDU DOZU”
AMAREN ETXEA ZUTUNIK, OBRAK GELDITU! AHTRIK EZ!

elkarretaratzea AMAREN ETXEA ZUTUNIK, AHT-RIK EZ!

Data: 2010-05-20
Ordua: EGUENA, 19:00ETAN.
ERREFERENDUM PLAZAN
Zornotza

Zornotza inguruen jada ikusten gabiz AHtaren obrek eragiten dabezan triskantzak. Jada, Montorran, San Antonion eta Kortederran hasi dira biaduktuaren zutabeak eraikitzen.
Era berien, Bernagoitia, Ixerango, San Antonio etabarreko tunelen sarrera-irteerak ikusi ahal doguz. Hainbat hondakindegi eraiki dabez, eta, esate baterako, Montorrakoa, dagoeneko ia beteta dago. Kamioien eta makinen joan-etorria etengabea da eta auzokideentzat hau dana jasanezina bihurtzen dabil.

Lurraren aurkako eraso bortitz honen aurrean ez gara inuxenteak eta badakigu proiektu handi hau geratzea gaitza izango dala, baina etxe honetan ahalik eta gehiena eutsiko deutsagu geureari. Eta Aht-aren kontra zagozien danei ekintza honetan parte hartu deizuen gonbidatzen zaituegu. Bide batez, deialdi zabala egiten dogu egunotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko.

“BORROKATZEN BADOZU GALDU EIN ZEINKE, BORROKATU EZEAN GALDU DOZU”
AMAREN ETXEA ZUTUNIK, OBRAK GELDITU! AHTRIK EZ!

Syndicate content