Warning: Got a packet bigger than 'max_allowed_packet' bytes query: UPDATE cache SET data = 'a:528:{s:13:\"theme_default\";s:11:\"zen_classic\";s:13:\"filter_html_1\";i:1;s:18:\"node_options_forum\";a:1:{i:0;s:6:\"status\";}s:18:\"drupal_private_key\";s:64:\"e7614d77c718d699a5203bcdb3fbe3f38ea84741dc8034a8c49583cfb1cea88b\";s:10:\"menu_masks\";a:23:{i:0;i:125;i:1;i:62;i:2;i:61;i:3;i:60;i:4;i:59;i:5;i:58;i:6;i:57;i:7;i:56;i:8;i:31;i:9;i:30;i:10;i:29;i:11;i:28;i:12;i:24;i:13;i:21;i:14;i:15;i:15;i:14;i:16;i:11;i:17;i:7;i:18;i:6;i:19;i:5;i:20;i:3;i:21;i:2;i:22;i:1;}s:12:\"install_task\";s:4:\"done\";s:13:\"menu_expanded\";a:1:{i:0;s:10:\"navigation\";}s:9:\"site_name\";s:19:\"www.ibaizabaltb.com\";s:9:\"site_mail\";s:17:\"roberto@haiur.com\";s:23:\"user_email_verification\";i:1;s:9:\"clean_url\";s:1:\"1\";s:12:\"ins in /var/www/vhosts/ibaizabaltb.com/httpdocs/includes/database.mysql.inc on line 128
8garren kalea | www.ibaizabaltb.com

8garren kalea

Asteroko erreportaje saioa

8. KALEA Emakumeak solasean

Erreportaje honetan hainbat emakume elkartu dira euren buruaz zein inguruaz berba egiteko. Emakume horien bizi esperientziak abiapuntu izanik, azken urteetako egoeraren berri jasoko dugu ikuspuntu historiko eta feministatik.
Amama Inesen gaztaroko gorabeherek emango digute gerraosteko egoeraz jabetzeko aukera. Handik trantsiziora jauzi egin eta garai horren berri izango dugu. Amaitzeko, gaurko egoera ere izango da mintzagai.

2010-03-05 00:23:00

8.KALEA: Euskaltzaindia, euskararen habea eta habia

Erreportaje honetan, Bilbon dagoen egoitza nagusira jo dugu, bertan lanean dihardutenen eskutik Euskaltzaindia eta bere lana hobeto ezagutzeko asmoz. Erakundearen historiaz eta funtzionamenduaz gain bertako zerbitzu nagusiak (Azkue biblioteka, onomastika eta toponimia kontsultak, argitalpenak...) eta berrikuntza teknologikoak (webgunea, plazaberri aldizkaria...) ezagutuko ditugu.

2010-02-18 00:30:16

8.KALEA Inauteria: Zomorroak eta mozorroak dantzan

Inauteriak badatoz 8.kalera ere, baina nondik? zergatik? zertarako bada? Hona hipotesi interesgarri batzuk.

2010-02-11 00:27:00

8. KALEA Herri irratigintza

Bilboaldean, dialeko FMan, emititzen duten 5 herri irratiren (Irola irratia, Tas Tas, Bilbo Hiria, Koska eta Zopinpa) laguntzarekin uhinetako munduan murgilduko gara. Irrati txikiak izan arren, egunero lan handia egiten duten ahots horien aurpegiak ezagutuko ditugu. Irratietako historia kontatuko digute. Hastapenetatik gaur egungo egoera arteko bilakaeraren berri izango dugu: hasierako urratsak, oztopoak, pasadizoak… Egungo programazioa eta funtzionamendua ezagutzeaz gain, hedabideen munduaren inguruko hausnarketa ere izango dugu aztergai.

2010-02-04 00:27:00

8. KALEA Eguberritako istorioak

Egun berriak datoz gurera neguko solstizioarekin batera, eta gertakari horren inguruan urtez-urtez ohitura jakin batzuk garatu, errotu eta modu batez zein bestez ospatu egiten ditugu.
Gurean ohitura zabalduenak zeintzuk diren jakin badakigu, baina, ba ote da Euskal Herrian sasoi hauetan ospatzen den beste ohitura edo jatorrizko usadiorik?
Eta nola ospatzen dute, ospatzerik bada, munduko beste herri batzuetan ziklo berriaren etorrera?
Hori jakiteko hortaz, salto egin dezagun egun berrien putzura eta edan dezagun urteko azken saio honen emaritik!

2009-12-24 00:24:00

8. KALEA Kontsumismoa: beharrak eta nahikeriak

"Kontsumismoa: beharrak eta nahikeriak" saioan gure gizartearen gaitz bat hartu dugu aztergai.
Alde batetik gure eguneroko beharrak asetzeko jokabide naturala daukagu eta bestetik sistema honek gure baitan sarraraztea lortu duen nahikerien jarrera kontsumista. Honen inguruan hitzegin dugu gaiarekin arduratuta dauden soziologo, ekologista, nekazari eta abarrekin.

2009-12-18 00:28:00

8. KALEA Bertsolaritza Bilboaldean

Zaletasun handia dago bertsoen inguruan, Txapelketa Nagusiak izandako arrakastak hala erakutsi du. Guk beste begirada batekin so egin diogu gaiari, hain ezagunak ez diren kontuak arakatuz. Denetarik baitaukagu Bilboaldean, bertsolari onak, ez hain onak eta zale handiak.

2009-12-11 00:27:00

8.KALEA Bilbon euskaraz bizi

Inolako zalantzarik ez genuen arren, Bilbo hiri euskalduna izan dela eta gaur egun badela egiaztatu dugu oraingoan.
Horretarako "bertan bilbo" liburua aitzaki izanik, ibilbide bat proposatu digute Aitor eta Pedro Zuberogoitia egileek. Euskararen munduan murgildu eta hiriarekin zerikusi handia izan duten guneetatik eroango gaituzte.

2009-12-05 00:31:07

8. KALEA Euskalduna ontziola

Gaur egungo krisiaz gehiago jakin guran, duela 25 urteko beste krisialdi bat aztertu nahi izan dugu saio honetan. Baita krisialdi horrek zein eragin izan zuen Euskalduna ontziolaren itxieran eta geroztik hona eratorri diren onura eta gaitzak ere.

2009-11-26 00:31:00

8. KALEA Zinea Bilbon

Askotarikoa da Bilbok zinearekin izan duen eta gaur egun duen harremana. Besteak beste, Zinebi jaialdia ate joka datorkigu eta duela gutxi gure kaleetan filmaturiko "Hodeiak pintatzeko makina" luzemetraia ikusteko aukera ere izan dugu. Baina nolakoa izan zen harreman horren hasiera? Zaletasunik al dago Bilbon zinearen inguruan?

2009-11-19 00:00:27
Syndicate content