8.KALEA: Euskaltzaindia, euskararen habea eta habia


2010-02-18

Erreportaje honetan, Bilbon dagoen egoitza nagusira jo dugu, bertan lanean dihardutenen eskutik Euskaltzaindia eta bere lana hobeto ezagutzeko asmoz. Erakundearen historiaz eta funtzionamenduaz gain bertako zerbitzu nagusiak (Azkue biblioteka, onomastika eta toponimia kontsultak, argitalpenak...) eta berrikuntza teknologikoak (webgunea, plazaberri aldizkaria...) ezagutuko ditugu.