8.KALEA Bilbon euskaraz bizi


2009-12-05

Inolako zalantzarik ez genuen arren, Bilbo hiri euskalduna izan dela eta gaur egun badela egiaztatu dugu oraingoan.
Horretarako "bertan bilbo" liburua aitzaki izanik, ibilbide bat proposatu digute Aitor eta Pedro Zuberogoitia egileek. Euskararen munduan murgildu eta hiriarekin zerikusi handia izan duten guneetatik eroango gaituzte.