8. KALEA Bizikleta aisirako baino gehiago


2010-06-04

Txirrindula, bizikleta edo txirringa dugu aspaldiko ibilgailua. Urteetan autoaren hegemoniaren menpe egonik, galdua du gizarte mailako prestigioa. Halere, aspaldion ohikoa da txirrindulariak ikustea pedaleei eragiten lanerako edo etxerako bidean. Badirudi txirringa ari dela lekua eskuratzen, baina horrela ote da?