8garren kalea
Asteroko erreportaje saioa
 |
RIO MUNDOKO ARROZAK: elkarbizitzarantz.
Bertan, "Rio mundo" eleberrian Jon Maiak egiten duen aportazioa, batetik; eta, bestetik, San Frantzisko auzoko "Munduko arrozak" ekimena aprobetxatuz aurkeztu dugu elkarbizitzari buruzko hausnarketa
|
2010-06-18 |
00:25:00 |
|
 |
Askotan nabaria da egunerokotasunak ezartzen dizkigun ordena eta erritmoarekin apurtu beharra; eguneroko terrenta edo monotonia eten behar izaten dugu, dena hankaz gora jarri; eta horrela, indarberriturik aurrera egiten dugu.
Erreportaje honetan konpartsa batzuengana jo dugu Konpartsak gertuagotik ezagutzeko, eta aldi berean, jaien osasunaz mintzatzeko.
|
2010-06-11 |
00:25:00 |
|
 |
Txirrindula, bizikleta edo txirringa dugu aspaldiko ibilgailua. Urteetan autoaren hegemoniaren menpe egonik, galdua du gizarte mailako prestigioa. Halere, aspaldion ohikoa da txirrindulariak ikustea pedaleei eragiten lanerako edo etxerako bidean. Badirudi txirringa ari dela lekua eskuratzen, baina horrela ote da?
|
2010-06-04 |
00:24:00 |
|
 |
Espazio publikoa guztiona ez omen dela deritzote gutxi batzuek. Horregatik jende andana bat bildu ginen iragan maiatzaren 15ean guztionak diren eremuak berreskuratzeko asmoz.
Bilboko zabalgune komertzial eta ekonomikoa zeharkatzen duen Kale Nagusian jai giro izugarria piztu zuten haraino hurbildu ziren pertsonek, eta bide batez, kalea porlanezko bidea baino gehiago dela gogorarazi ziguten...
|
2010-05-20 |
00:18:00 |
|
 |
Aste honetako erreportajean migrazio mugimenduak izango ditugu aztergai. Bilboaldea jende askorentzako helmuga izanik, lagun batzuren testigantzak jaso ditugu, euren bizi-esperientziak gertuagotik ezagut ditzagun.
|
2010-05-14 |
00:35:00 |
|
 |
8garren kalea honetan Marc Biosca soziologo eta idazleak aurkeztuko digu Euskal Herria eta Països Catalans-i buruzko erretratu ezin argiagoa. Euskaltasunaren eta Katalanismoaren erradiografia egingo du Kantagintzaren arloan egindako ikerlan sakon baten bidez.
|
2010-05-06 |
00:31:00 |
|
 |
XIX. mende hasieran asmaturiko bandera honen ibilbidea aztertu nahi izan dugu saio honetan.
Hasiera batean euskal nortasunaren ideia zabaltzeko ikur gisa asmatu bazen ere, debekua eta jazarpenaren itzalak berehala estali zuen eta debekuen ondorioz, Primo de Rivera eta Francoren diktaduraren kontrako sinbolo nagusi bilakatu egin zen orduantxe.
1936ko Euzkadiko gobernuak lehenik eta Euskal Autonomia Erkidegoak ondoren, bere ikur ofiziala bilakatu zuten eta gaur egun, azken honetan baino ez da ofiziala, betiere, espainiako estatuaren autonomia sistemaren barruan, noski.
|
2010-03-31 |
00:21:00 |
|
 |
Herritarren artean pizten duen ardurarengatik hirigintzarako azpiegiturak aztertu nahi izan ditugu oraingoan.
Garapena aitzaki, hainbat lan erraldoi onartzen dira gure inguruetan, sarritan bertako bizilagunen etorkizuna betirako baldintzatzen dutelarik.
Kasu hauetan, ingurumenari kalte egiten diotelako, diru aldetik prezio altuegia dutelako edo erabilgarritasun urriarengatik izaten dira kexa gehientsuenak, baina batez ere, agintariek bertako bizilagunen iritzia kontuan hartzen ez dutelako izan ohi da.
Erreportaje honen bidez, ahalegin txiki bat egin nahi izan dugu aintzat hartzen ez diren ahots horiei berba emateko, haien ustea eskatu diegu Olabeagako A-8ko sarbide berriaren inguruan, Deustuibarrerako hirigintza proiektuaz eta Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideak Buia eta Kastrexanan duen eta izango duen eraginaren inguruan.
Auzo desberdinetako bizilagun eta auzokideekin, bilboko udalarekin, ekologistekin, auzo elkarteetako kideekin eta arkitektoekin solas egin dugu gure hiri eredua zein ote den eta zein izatea nahi dugun ikusteko.
|
2010-03-26 |
00:24:00 |
|
 |
Txikitoaren iguruan batu eta kontuka zein kantuka aritzea usadio zabaldua da gure artean. Txikiteroak adinean gora doaz eta ez omen dago erreleborik. Haiengana hurbildu gara eta txikito batzuk hartu ditugu kantuan egiten zuten bitartean.
|
2010-03-18 |
00:29:00 |
|
 |
Erreportaje honetan hainbat pertsonaren laguntzarekin sartuko gara ARTEaren munduan. Artisten urratsak jarraituko ditugu: artista izan nahi dutela erabaki eta euren burua prestatzen hasten direnetik, arte-lan ekoiztu eta publikoaren aurrera eramaten duten arte.
Horretarako, Arte Ederretako fakultatera jo dugu bertako egoera ezagutzeko; artista batzuen estudioan izan gara arte-lana ekoizteko prosesua hurbiletik ikusteko eta, azkenik, arte-galeria batzuetara abiatu gara alde kormertziala ezagutzeko.
|
2010-03-11 |
00:24:00 |
|